jueves, 15 de diciembre de 2011

Iepa neskak!

Gaur ezin izan dut guztiekin egon ( Esti, Amaia). Badakizue nola den gauza... batzutan batekin, bestetan bestearekin...tartean haurrekin... Dena den gustoko dut astean behin gure "tribu" honekin elkartzea. Batzutan entzule gisa besteetan, esperientziak, bizipenak, kezkak azalduz... elkar ulertzen saiatzen gara eta honekin babesa sentitzen dut.

Filosofasetzen hasi baina lehen gauza oso inportantea esatea ahaztu zait: Gure haurren hazkuntzak eta hezkuntzak kezkatzen gaitu gu guztioi eta gure egunerokotasunean suertatzen zaizkigun egoerei aurre egin nahi diegu. Honetarako ezinbestekoa da gu ongi sentitzea ezta ? Bada, beharrezkoa dugu BAZKARI bat egitea !! Urtarrilak 8 an ongi ? edo esan zuek zein beste egun.

Muxuak denontzat.

2 comentarios:

  1. Ni ere oso gustora joaten naiz ostegunetan, eskerrik asko denoi aukera hau emateagatik.

    Neregatik Urtarrilaren 8an primeran!

    ResponderEliminar
  2. Yo también andaba pensando en esa comida! Por mi el 8 perfecto!

    ResponderEliminar